Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Ekainaren 26an 20:00etatik aurrera Bertso saioa egingo dugu "Toñín Luengas" Frontoiaren inguruan. Anima zaitezte!

Guztiok dakigu zein zailak izan diren azken hilabete hauek, eta badakigu zein ziurgabetasunei egin behar diegun aurre datozen hilabeteetan. Udalak argi dauka horrelako uneetan jendearen borondatea, konpromisoa, lankidetza eta jarrera ona behar direla. Eta gutxi egin dezakegun arren, beti asko izango da. Uda hau desberdina izango da arrazoi askorengatik, baina beste leku batzuetako jendea etorri eta gure herria, gure altxorrak, gure eskaintza, gure ingurunea ezagutu, deskubritu edo berraurkitzeko aukera ere izango dute. Eta horregatik, estutasun ekonomikoez haratago, positiboki begiratu behar da. Ekimen txiki horietako bat gure balkoiak eta kaleak apaintzea da. Jende askok jada egiten du, eta uda bat gehiago egin dute, baina jende gehiago batzea nahi dugu. Guztion kontua izatea nahi dugu. Udal bezala ere egin dugu, lehiko eta balkoietatik zintzilikatzen diren geranio eta gitanilla horiek botatako erronka hartu eta Udaletxeko eta Udaletxe Zaharreko balkoiak lore eta landarez koloreztatzea, baita El Campilloko begiratokia eta Parrokia ere. Hainbeste zalantza eta ezinegonen artetik agertzen den irribarrea.

Joseba Vivanco Retes

Artziniegako Alkatea


La imagen puede contener: planta, árbol, flor, calzado, exterior y naturalezaLa imagen puede contener: planta, cielo, árbol, exterior y naturalezaLa imagen puede contener: planta y exterior

La imagen puede contener: planta y exterior

Proposamena: Artziniega Aniztasunaren Alde izeneko bideoa egitea.


Proposamen kolektibo honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, Artziniega aniztasunaren alde dagoela aldarrikatzeko.
Horretarako, modu kolektiboan argazkiz egindako bideoa egingo dugu, ekainaren 28an zabalduko duguna, aniztasunaren aldeko mezua toki guztietara heltzeko.

Ekimenarekin bat egiteko:
- Argazki horizontal bat egin bidalitako banderarekin, edo zuek egindakoarekin.

-Bidali: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ala whatsapp edo Telegram bitartez 686587889

-Argazkian, zuek edo etxeko balkoia edo leihoa agertu daiteke, zeuek aukeratu, kartelarekin.

Epea: Ekainaren 23a arte*

Animatu eta parte hartu!!!!


Aurreko hilabetetan gure etxeak bezala Artziniega Museoko ateak itxita egon ostean poztasunez iragartzen dugu ostiral honetan berriz ere zabalduko ditugula. Ohiko ordutegia jarraituz, ostiraleko, ekainaren 12ko, goizeko 11:00etan bertaratzen diren pertsonak jasoko ditugu.
Hala, Museoaren erakusketako 1.700 metro koadro baino gehiagok asteartetik larunbatera ikusgai egongo dira 11:00etatik, 14:00etara eta 16:30etatik, 19:30etara eta igandeetan 11:00etatik 14:00etara.
Bisitarien eta langileen segurtasuna bermatzeko beharrezko neurriak hartu dira: desinfekzioa, aforoa, distantzia… kontrolpean dauzkagu Museora bertaratzea erabakitzen duen edonor gure arbasoen bizitzara bidaia lasai asko egin dezan.
Museoa bisitatzeko hitzordua Museoko telefonora, 945 396 210, deituz eskatu datieke edo artziniegakomuseoa@gmail.com helbidera idatziz.

Museoaren zabalerarekin batera bertan kokatuta dagoen Artziniegako Informazio Turistikoko Puntua ere aurrez aurreko zerbitzua ere ematen hasiko da.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02