Artziniegako Udalak, Osakidetzarekin batera, hitzaldi bat antolatuko dute martxoaren 2an, ostirala, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Hitzaldi honetan organo, ehun eta hezur-muinen donazio eta trasplantea izango dute ardatz hizlari eta bertaratutakoek.
Udaletxe Zaharrean egingo den hitzaldiko zuzendariak Bizkaiko Ehunen Koordinatzaile Mónica Delicado eta Patricia Rodríguez izango dira.
Sarrera libre eta doakoa.
Lucart talde italiarrak honako hauek behar ditu Artziniegako bere instalazioetan lan egin dezaten: erosketa kudeatzaile bat, diruzaintzarako arduradun bat, barne kontrolerako arduradun bat eta kontabilitaterako beste arduradun bat.
Lau lanpostu eskaintzak finkoak dira
Lau lanpostu eskaintzetariko baten batek interesatzen bazaitu, hurrengo esteka honetan klik egin eta erresgistra zaitez:
Artziniegako Udalak, 25 sarrera ditu datorren igandean, otsailak 18, arratsaldeko 18:30etan Mendizorrotza futbol zelaian DEPORTIVO ALAVESek R.C.DEPORTIVOren aurka jokatuko duen futbol-partida ikusteko.
Interesa duten pertsonek sarrerak erreserbatzeko aukera izango dute, Udaletxera joanez edo 945.39.63.53 telefono-zenbakira deituz, edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera posta elektronikoa igorriz. Erreserba egiteko izen-abizenak eta telefonoa eman beharko dira.
Sarrerak izen-emateko hurrenkeraren arabera entregatuko dira. Udalerrian bertan erroldatuek lehentasuna izango dute.
Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue
Gozoak egiten trebea baldin bazara, gozogintzak guztiz erotzen bazaitu eta besteek ere zure abileziaren berri izan dezaten nahi baduzu... Artziniegako Udalak antolatutako Aratusteetako Ogi Txigortuen Lehiaketan parte har ezazu.
Hurrengo esteka honetan lehiaketako oinarriak eskura ditzakezu; jakizu lehiaketa datorren larunbatean egingo dela, Udaletxe Zaharrean
Aratusteetako ogi txigortu lehiaketaratusteetako ogi txigortu lehiaketa