Hori dela eta merezi duten ongi etorria ematen diegu gure jaiei. Horregatik gozatzen ditugu azkenak balira bezala. Denon artean egiten ditugulako. Jai herrikoiak direlako. Jai Batzorde berri eta gazte baten eskutik datoz 2025eko jaiak, arrakastaren bermearekin.Ondo pasatzeko jaiak, disfrutatzeko, errespetuz egiteko, errespetatzeko eta errespetatuak izateko. Denontzako jaiak, edonor zarela ere, daukazun adina duzula, zatozen lekutik zatozela hauke re zure jaiak dira. Euskal jaiak. Berdintasunezko jaiak. Herri palestinarra bere sufrimenduan ahazten ez duten jaiak. Jai irekiak. Urteko unerik onenean iristen diren jaiak.