Aurretiazko izapide gisa, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133. artikuluan honako hau ezartzen da: "Lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin aurretik, kontsulta publiko bat bideratuko da administrazio eskudunaren web-atariaren bidez, eta, bertan, etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta antolakunderik adierazgarrienen iritzia jasoko da".
Ordenantza arautzailearen proiektua eta jarraitu beharreko prozedura esteka honetan kontsulta daiteke: ARTZINIEGAKO HIRIGUNE HISTORIKOKO OINEZKOEN GUNEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA (zirriborro)
Hori dela eta, Udal honek Ordenantzaren zirriborroari edozein ekarpen egin nahi diotenei dei egiten die Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, edo idatziz udal bulegoetan edo Udalaren webgunean eskuragarri dauden kanalen bidez egin dezaten, ekarpenaren goiburuan honako hau adieraziz: ARTZINIEGAKO HIRIGUNE HISTORIKOKO OINEZKOEN GUNEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
Proposamenak jasotzeko epea 2025eko urriaren 28an amaituko da. Ondoren, Udalak bilera irekia deituko du planteatutako ekarpenak eta zalantzak azaltzeko.