Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
 Herriko kultur eta hizkuntza aniztasuna balorean jarri, elkar ezagutza sustatu eta bi noranzko harrera egitea bilatzen da gune eta une horietan.
Hau da, euskaratik gertu bizi diren familiak euskarara eta euskal mundurako harrera egiten die beste familiei eta euskaratik urrun bizi direnek beraien hizkuntza eta kultur aniztasunera.
Honetan, euskaratik gertu bizi diren (euskaraz hitz egiten duten) familiak eta
euskaratik urrun bizi diren familiak hartzen dute parte. Saioetan zehar identitate zein
hizkuntza guztiei aitortza egingo zaie eta, era berean, euskera erdigunena jarriko da; izan ere, euskaratik urrun daudenekin pausoz pauso, euskara ezagutu eta erabiltzeko oinarrizko maila edo gaitasuna eskura dezaten ere bilatzen du proiektu honek.
Horretarako, lau astez saio ezberdinak aurrera eramgo dira dinamizatzaile batekin.
616814924 1352387363600625 8985847107843934527 n


Artziniegako Udalbatzak, 2025eko ekainaren 5ean egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasierako onespena ematea Artziniegako Udalaren emakumeen eta gizonen berdintasunerako ordenantzari.
Hori guztia argitara ematen da eta jendaurrean jartzen da hogeita hamar egun baliodunez, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek espedientea aztertu eta, hala badagokio, egoki iritzitako erreklamazioak eta iradokizunak aurkez ahal izan ditzaten.
Epe horretan erreklamaziorik edo iradokizunik aurkeztu ezean, behin-behineko erabaki hori behin betiko erabaki bihurtuko da. 


Artziniega, 2026ko urtarrilaren 9a
Alkatea JOSEBA VIVANCO RETES




  • Artziniegan Unide, Jakitoki eta Dary saltokietan lagundu ahal izango da.

  • Oso gutxirekin, asko lagundu dezakegu.

Bat egin eta lagundu!

616273991 1349289147243780 3209792166489240808 n
helmuga jasangarri eta irisgarri gisa duten posizionamendua indartzeko asmoz, pertsona guztiek benetako Lurraldeaz lasaitasunez gozatzeko aukera izan dezaten. Ohiko zirkuituetatik urrun dauden txokoak deskubritzeko turismo soft proposamena estreinatuko du Foru Aldundiak.
Foru Aldundiko Garapen Ekonomiko eta Jasangarritasun Sailak ‘Aiaraldeko Bidezidorrak’ eskaintza aurkeztuko du Madrilen, eskualdean zehar seinaleztatutako ibilbideekin. Hain zuzen ere, egun hauetan hasi dira Artziniegan jartzen Artziniegak eskainiko duen 9 km-ko mendi ibilbideko lehen informazio panelak eta seinaleak. Geltoki Plazatik irtengo da La Lastrara, Soxogutiko Orive Salazar dorrera, Soxoguti elizara, Berronesera, Soxoguti errotara, La Presara, San Antoniora, Etxerietara, Museo Etnografikora eta Hiriko Atera iritsiko da.
Artziniegaren beste erakargarritasun bat izango da gure herrira bertako bideak eta mendiak ezagutzera hurbiltzen diren bisitari askorentzat.
618317070 1350496120456416 1324797471385783204 n
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
E-posta
info@artziniegakoudala.eus