Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Ostiral honetan, kultur programazio berri bat abiatuko da Artziniegan, "Ostiraletik Ostiralera". Helburua da 2021etik geratzen diren ostiral guztietan helduei, haurrei eta gazteei zuzendutako jarduera bat egitea, bai musika, hitzaldiak, zinema, antzerkia, jolasak... Ekimen horrek edukiera-murrizketak eta higiene-arloko neurriak ditu ardatz. Urtean zehar programazio egonkorra gauzatzeko oztopo izan behar ez duten mugak. Hauekin goza dezazuen espero dugu.

Boluntariotza-sare hori abiarazteko, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren eskutik, ekoizle, erlezain, antzeko eragile eta oro har ingurumenaren zaintzarekin arduratuta dauden pertsona aktiboen talde bat sortu nahi dugu liztor beltzaren harrapaketa kanpainan parte har dezaten, Aiara, Artziniega eta Okondo udalerrietan tranpak jarriz.

Tranpak eta jarraibideak Aiarako Kuadrillan zein Aiara, Artziniega eta Okondoko udaletxeetan egongo dira eskuragarri martxoaren 25etik aurrera. Tranpak entregatzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik Aiarako Kuadrillarekin harremanetan jartzea 682 504 191 telefonoaren bidez (deia, mezua edo WhatsApp bidez) apirilaren 10a baino lehen, gainera erantzukizunpeko adierazpena bete behar da.

Aiarako Kuadrillak proiektu berri batean parte hartzera gonbidatzen zaitu. Proiektu horrek kuadrillako 25 etxe berdez osatutako sare bat ehundu nahi du, beste kuadrilletako beste etxe batzuekin batera motore gisa jardun dezaten etxe barruko ohiturak hobetzeko bidean.

Vital Fundazioak Arabako Kuadrilla guztietan bultzatutako ingurumen-hezkuntzako programa da, eta eguneroko erabakiek eta ohiturek ingurumenean eta gizartean duten eraginagatik kezkatuta dauden familiak inplikatzea du helburu. Doakoa da eta informazio-, kontzientziazio- eta sentsibilizazio-kanpainen eta hezkuntza-kanpainen bidez antolatzen da.

Lehen edizio honetan 120 familia izatera iritsi nahi da, eta horietatik 25 Aiarako Kuadrillakoak izango dira, etxebizitza-tipologia desberdinak errepresentatuta (pisuak eta familia bakarrekoak); etxebizitzen tamaina eta berokuntza-sistemak, etab.
Familiei etxeko kudeaketa arduratsuagoa lortzeko aldaketa-prozesuan laguntzea da: uraren eta energiaren etxeko kontsumoaren autokontrola sustatuz, aurrezteko neurriak eta jokabideak sartuz eta erosketa etikoagoa eta ekologikoagoa egiten lagunduz.

Lurralde mailako lehen esperientzia honetan, hiru urteko ediziotan egitea planteatzen da: lehenengoan, parte-hartzaileek beren etxeetan ur eta energia kantitate esanguratsua aurrezteko eta beren hondakinen kudeaketa egokia egiteko erronkari aurre egingo diote; amaitzeko, tailer eta jarduera praktikoak egingo dira, proposatutako gaietan sakontzeko eta lanean jarraitzeko.
Izena emateko deitu 945 776 858 telefonora datorren apirilaren 22a baino lehen. Informazio gehiago:

https://medioambiente.fundacionvital.eus/…/etxe-berdeak-ara…

Anima zaitez eta parte har ezazu gure eskualdearen eraldaketan!

 

 

Informazio gehiago: https://www.cuadrilladeayala.eus/eu/category/medio-ambiente-eu/

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02