Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiarako Kuadrillak proiektu berri batean parte hartzera gonbidatzen zaitu. Proiektu horrek kuadrillako 25 etxe berdez osatutako sare bat ehundu nahi du, beste kuadrilletako beste etxe batzuekin batera motore gisa jardun dezaten etxe barruko ohiturak hobetzeko bidean.

Vital Fundazioak Arabako Kuadrilla guztietan bultzatutako ingurumen-hezkuntzako programa da, eta eguneroko erabakiek eta ohiturek ingurumenean eta gizartean duten eraginagatik kezkatuta dauden familiak inplikatzea du helburu. Doakoa da eta informazio-, kontzientziazio- eta sentsibilizazio-kanpainen eta hezkuntza-kanpainen bidez antolatzen da.

Lehen edizio honetan 120 familia izatera iritsi nahi da, eta horietatik 25 Aiarako Kuadrillakoak izango dira, etxebizitza-tipologia desberdinak errepresentatuta (pisuak eta familia bakarrekoak); etxebizitzen tamaina eta berokuntza-sistemak, etab.
Familiei etxeko kudeaketa arduratsuagoa lortzeko aldaketa-prozesuan laguntzea da: uraren eta energiaren etxeko kontsumoaren autokontrola sustatuz, aurrezteko neurriak eta jokabideak sartuz eta erosketa etikoagoa eta ekologikoagoa egiten lagunduz.

Lurralde mailako lehen esperientzia honetan, hiru urteko ediziotan egitea planteatzen da: lehenengoan, parte-hartzaileek beren etxeetan ur eta energia kantitate esanguratsua aurrezteko eta beren hondakinen kudeaketa egokia egiteko erronkari aurre egingo diote; amaitzeko, tailer eta jarduera praktikoak egingo dira, proposatutako gaietan sakontzeko eta lanean jarraitzeko.
Izena emateko deitu 945 776 858 telefonora datorren apirilaren 22a baino lehen. Informazio gehiago:

https://medioambiente.fundacionvital.eus/…/etxe-berdeak-ara…

Anima zaitez eta parte har ezazu gure eskualdearen eraldaketan!

 

 

Informazio gehiago: https://www.cuadrilladeayala.eus/eu/category/medio-ambiente-eu/

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02