Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegan dauden hiru Museoak, Eliz Museoa, Museo Etnografikoa eta Santxotena Tailer-Museoa, akordio batera heldu garela informatu nahi dugu: Hiru Museoak bisitatu ahal izatea 5,00 euroengatik asteburuetan.

Planteamendua, museo bakoitzean bisita gidatu bat egitea da, irrika sortzea, museoetara joan ohi ez diren pertsonei ere bai. Planteamendu honekin, hiru museo ezagutzen dituzte goiz edo arratsalde batean eta seguru gaude bisitatzeko gogoa piztuko dela.  

Museo bakoitza bere berezitasunak ditu, Artziniega Museoak gure arbasoen bizimodua erakusten digu 17 espazio ezberdinen berregitearekin, industria aurreko bizimodua, etxeetara elektrizitatea heldu baino aurreko bizimodua. Iraganerako bidaia.

Eleiz Museoa, Arteko Gure Amaren Santutegian kokatuta dago, Artziniegako Elizetako piezak gordetzeaz gain, Mendietako Elisako aldarea eta XVII. mendeko piezak daude.
Arteko Gure Amaren XIII. mendeko irudia ikusgai dago. 

Santxotena Tailer-Museoa bakarra da Euskal Herrian, zeinean bisitariak eskultorearen tailerrean sartzen diren.  

Bisita mota berri honetan parte hartzeko aurretik erreserbatu beharko da 945396210 telefonora deituz. 

Bisita hauetan segurtasun, prebentzio eta auto babeserako protokolo guztiak betetzen dira, bai langile, bai bisitarien aldetik.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02