Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Oraintsu, Aiarako lehen mailako arretako Unitatean, kolon eta ondesteko minbiziaren baheketaren beste tanda bat hasi da. Herrialde garatuetan ohikoena da, eta gizonen eta emakumeen artean heriotza-tasa handiak eragiten ditu. Kanpaina honen helburua zera da: minbizi aurreko lesioak eta hasierako fasean dauden minbiziak goiz detektatzea, horrek eragindako hilkortasuna murrizteko.

Aurrekoetan bezala, gutun bat bidaliko zaie 50 eta 69 urte bitarteko Aiaraldeko gizon eta emakume guztiei, parte hartzera gonbidatuz. Gutun horrekin batera, gorozkietan ezkutatutako odol-testa egiteko behar den kita eta hori egiteko jarraibideak ere bidaliko dira. Lagina jaso ondoren, Amurrioko Osasun-zentroan eta Artziniega, Luiaondo, Urduña eta Arespalditzako kontsultategietan jarriko diren edukiontzietan utzi beharko da. Horretarako ez da deitu edo hitzordua eskatu behar.

Artziniegako Udalak 2019ko jaietako zenbait ekintza aprobetxatu zituen ACNURen Espainiako Batzordearekin (Iheslarientzako Nazio Batuen Agentzia) lankidetzan aritzeko, ACNURekin Elkartasunezko Herrien Sarearen esparruan. 2021 honetan, nahiz eta festarik ez ospatu, elkarlanean jarraitu nahi dugu, Artziniegan egingo diren bi kultur emanaldiren bidez. Irailaren 4an, larunbatean, "Urbasa" txalaparta eta zirku ikuskizuna, eta 11n, larunbatean, Kuttune taldearen kontzertuaren bidez. Gutxienez euro bateko sarrera sinboliko eta borondatezkoarekin laguntzea, eta aparte, ACNURen Bizum zenbakia erraztea, beste kopuru batekin lagundu nahi duenarentzat. Kultura eta elkartasuna Artziniegan.

Puede ser una imagen de una persona, niño(a) y texto que dice "Evento solidario para los refugiados ARABAKO Artziniega PLAZETAN HUTSUN+ORTZI PUEBLOS SOLIDARIOS ® AGHTE tahingakn 4 de SEPTIEMBREde 2021 Entrada SOLIDARIA (Voluntaria): 1€ Bizum para aportaciones: 02971"

Puede ser una imagen de de pie, calzado y texto que dice "ARABAK PLAZETAN circuito artes ..calle.. Álava 2021 21 ULTUR ARTZINIEGA "URBASA" Txalaparta eta zirkua HUTSUN-ORTZI Frontoian IRAILA araba arabaálava álava foru aldundia diputación foral 21.30 artekale"

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02