Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Esteka honen bidez sar zaitezke taldean: https://eguneanbehin.app.link/6KRAUgejLjb

Astelehenean hasiko da denboraldi berria!!

Ez dakizula zer den Egunean Behin?
Aplikazio bat da, zeinean egunero, egunean behin erantzun ditzazkezun 10 galdera egiten dizkizun gai ezberdinen inguruan, erantzuteko hiru aukera emanez.
Segun eta zenbat galdera asmatzen dituzun puntuak jasotzen dituzu eta parte hartzaile guztien rankina egiten da.
Herrian, elkarrekin eta euskaraz gozatzeko taldea sortu dugu, animatuko zara?
Jeitsi aplikazioa, taldean itzaroten zaitugu!

Arabako Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak onetsi du Artziniegako ur biltegi berria eraikitzeko obrak Artziniega AEEri esleitzea, 622.596 eurotan, BEZa barne. 2022an egongo da funtzionamenduan.

Artziniegako ur biltegi berria eraikitzeko obrak finantzatuko dituzte Foru Aldundiak eta Kantauriko Urkidetza ur partzuergoak, eta urtearen bukaera aldean hasiko dira, oraingo biltegia eraitsi eta gero.

Biltegi berriak azken belaunaldiko teknologia izango du edateko ura tratatzeko instalaziora ur gordina sartzeko sistemetarako, eta egungoa ordeztuko du, hausteko arriskua baitago eta, 5.000 metro kubikoko edukiera izan arren, edukieraren % 30 soilik erabiltzen baita.

1.600 metro kuboko edukierarekin, Artziniegaren eta inguruetako herrien beharrizanetara egokiturik, ur biltegia oraingoaren lekuan bertan kokatuko da, eremu berrien okupazioa eta lur
mugimendu handiak ekiditeko.

ESKOLARA OINEZ

BIZIKLETAZ

Zer da ASTEKLIMA?

Irailaren 24tik urriaren 3ra, ASTEKLIMA Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen bigarren edizioa egingo da. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatzen du ekimen hori, EEE eta Ihobe erakunde publikoen bidez, herritarrak ezinbesteko trantsizio energetiko eta klimatikoari buruz kontzientziatu eta mobilizatzeko.

https://www.asteklima.eus/eu/

Abuztuaren amaieran lehen bilera egin ondoren, astearte honetan, hilak 21, 19:00etan, udaletxe zaharrean, 2022 osoan zehar ospatuko dugun Artziniega Hiriaren Fundazioaren 750. urteurreneko ekintzen batzordea bilduko da berriro. Batzordea irekita dago parte hartu nahi duten pertsona gehiagorentzat. Ahoa zabaltzeko, 700. urteurrenaren ospakizunen argazki batzuk uzten dizkizuegu.

Puede ser una imagen de al aire libre y monumento

Puede ser una imagen de 7 personas, personas de pie y al aire libre

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02