Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Oraintsu, Aiarako lehen mailako arretako Unitatean, kolon eta ondesteko minbiziaren baheketaren beste tanda bat hasi da. Herrialde garatuetan ohikoena da, eta gizonen eta emakumeen artean heriotza-tasa handiak eragiten ditu. Kanpaina honen helburua zera da: minbizi aurreko lesioak eta hasierako fasean dauden minbiziak goiz detektatzea, horrek eragindako hilkortasuna murrizteko.

Aurrekoetan bezala, gutun bat bidaliko zaie 50 eta 69 urte bitarteko Aiaraldeko gizon eta emakume guztiei, parte hartzera gonbidatuz. Gutun horrekin batera, gorozkietan ezkutatutako odol-testa egiteko behar den kita eta hori egiteko jarraibideak ere bidaliko dira. Lagina jaso ondoren, Amurrioko Osasun-zentroan eta Artziniega, Luiaondo, Urduña eta Arespalditzako kontsultategietan jarriko diren edukiontzietan utzi beharko da. Horretarako ez da deitu edo hitzordua eskatu behar.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02