(ADI: Udaletxean izena ematea hilaren 27a baino lehen.
Gomendagarria ordenagailu eramangarriarekin joatea)
Gobernuaren Arabako Ordezkariordetzak amaitutzat ematen du “Administrazioa zugandik hurbil” proiektuaren lehen fasea, eta oso positibotzat jo dugu, lurralde historikoko udalerri askok harrera ona izan baitute.
Izan duen onarpen handia ikusita, 2. faseari hasiera emateko asmoa jakinarazi nahi dugu. Fase horretan, informazio-hitzaldiaren ondoren, arreta pertsonalizatua eskaini nahi zaio herritarrari.
Zerbitzu horien artean, FNMTren eta
Cl@ve sistemaren ziurtagiri elektronikoak egingo dira berriro, administrazioarekin edozein prozedura izapidetzeko interesa duten pertsonei laguntzeko.
Era berean, GSINen, SEPEren, GSDOren, DGTren edo IMSERSOren izapide ohikoenen berri emango da (erretiroa, langabezia, lan-bizitza, gidabaimenaren puntuak, turismo/termalismo programa).
“Administrazioaren Zugandik Hurbil” fase berri honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, udalerriko pertsona guztientzat oso baliagarria izango delakoan.