(ADI: Udaletxean izena ematea hilaren 27a baino lehen.
Gomendagarria ordenagailu eramangarriarekin joatea)
Izan duen onarpen handia ikusita, 2. faseari hasiera emateko asmoa jakinarazi nahi dugu. Fase horretan, informazio-hitzaldiaren ondoren, arreta pertsonalizatua eskaini nahi zaio herritarrari.
Zerbitzu horien artean, FNMTren eta Cl@ve sistemaren ziurtagiri elektronikoak egingo dira berriro, administrazioarekin edozein prozedura izapidetzeko interesa duten pertsonei laguntzeko.
Era berean, GSINen, SEPEren, GSDOren, DGTren edo IMSERSOren izapide ohikoenen berri emango da (erretiroa, langabezia, lan-bizitza, gidabaimenaren puntuak, turismo/termalismo programa).
“Administrazioaren Zugandik Hurbil” fase berri honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, udalerriko pertsona guztientzat oso baliagarria izango delakoan.