Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Jarduera hori Aiarako Kuadrillak sustatu du, eta duela hilabete batzuk inguruko biztanleekin hondakinen kudeaketa mota hori sustatzeko antolatutako bilerei erantzuten die, edukiontzi bidezko bilketarekiko osagarria dena. Urtarrilean bilerak egingo dira konpostaje-tratamendu horrekin bat egiteko eta sortzen den konpostaren onurak jasotzeko.

414675720 773223414850359 2228890765620111286 n

 
Artziniegako Udalbatzak 2024rako Udal Aurrekontua onartu du gaur, EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin. Aurrekontua 2.109.328 eurokoa da. Aurrekontuan ez da inbertsiorik aurreikusten, baina espero da datorren urtean Kultur Etxea eraberritzen amaitzea, udal-eraikinetan plaka fotovoltaikoak instalatzen hastea, Arteko Landaren etxolak eraberritzen amaitzea, adinekoentzako eguneko arretarako zentro berria eraikitzen hastea, bideak egokitzen jarraitzea, luberriak ixtea, argiztapen publikoa hobetzea, Uretaraino ur-hornidurako sare berriaren proiektuari ekitea, Arteko Gure Ama ikastetxeko eta haurreskolako patioan hobekuntzak egitea, etab. Bestalde, ohiko partidak gehitzen dira, hala nola Berdintasunekoak, Euskarakoak, adinekoentzako jarduerak, ikastetxeari eskola-umeei arreta psikopedagogikoa emateko ematen zaion dirulaguntza nabarmen handitzen da, Museo Etnografikoaren 40. urteurrena ospatzeko partida bat gaitzen da...
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02