Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Udalak, kale, lorategi eta bideetan txakurren kaken kontzientziazio kanpainia hasiko du ekainaren bigarren aste honetan. Animalia horien jabe gehienek kaka horiek biltzeko betebeharra hartu zuten urte batzuetan, eta, ondorioz, bizitzeko eta paseatzeko herri garbi eta lagunkoi baten mantenuan inplikatu ziren. Horren ondoren, kezkaz ikusi genuen beren txakurren gorozkiak ez jasotzeko praktika ez gizalegezkoa udalerrian berriro ere oso agerian geratzen dela. Horregatik, herrian jarritako kartel kanpaina baten eta udaleko sare sozialetan dauden irudien bidez, jendea kontzientziatu nahi dugu animaliek eskubideak dituztela, baina jabeek betebeharrak dituztela; eta bat hori da. Beste honenbeste gertatzen da txakur askeekin aisialdirako guneetan, plazetan, La Barcenako kirolgunean edo Arteko landan, non animalien jabeen zentzura jotzen dugu jakiteko noiz lotu behar dituzten animaliak beste pertsona batzuen aurrean, zeinak eskubide osoa duten gogaituta edo deseroso sentitzeko txakur solteen presentziarekin.

Artziniegako lagun-egiteko animalien udal ordenantzak jasotzen du animalien gorozkiak jasotzeko beharra edo loturik eramatea. Badakigu oso zaila dela jasotzen dituen zigorrak aplikatzea gurea bezalako udal batentzat, baina bai guztion artean kontzientziatzea beste pertsona batzuekin bizi garela, eta zentzura jotzea. Guztion artean Artziniega garbiago eta errespetutsuago baterako elkarrekin lan egin dezakegu. Beraz, badakizu: "Zure txakurra paseatzen baduzu, jaso zure hamaiketakoa".

 
Hurrengo uztailaren 1ean, Artziniegako "uren hornidura, saneamendu eta arazketako Udal Zerbitzu integralak", URBIDE Ur Partzuergo Publikoak kudeatzera pasatuko du. Hau da, Partzuergo berriak, bere jarduketa-eremua gure eskualdetik, Aiaraldeatik, Araba osora zabalduko duena, izango da. Kudeaketa, ez da soilik hornidura eta saneamendu azpiegitura, matxurak edo konponketak edo putzu septikoetara mugatuko, ur kontsumoaren kobrantza, jendearentzako arreta, kontsulten ebazpena eta uraren kudeaketaren edozein izapide eta baimenen gestioa ere egingo ditu.
2022ko lehen sehilekoaren ur kontsumoaren kobrantza Udalak egingo duen azken izango da, hurrengoa, urrira aldera, Urbidek egingo du, zeinak kontagailuen irakurketa egingo du. Gogorarazten dizuegu aldaketa honekin, tasa sei hilabetero kobratzetik, hiru hilabetean behin egitera pasako dela. Baita ere, kontsumo tarteak eta uraren prezioak aldatuko dira orain arte egiten ari zen moduarekin alderatuta: seihilekoan 90m kubikora arte, 44,10 euroko tasa finkoa, eta hortik aurrera, metro kubiko ur bakoitza 0,53 eurotara ordaintzan zen, estolderiarengatik %6a eta %10eko BEZa gehituta. Aurrerantzean, kobrantza kontsumo tarteen arabera izango da: lehenengo 10m kubikoak, 0,221 eurotara kobratuko da bakoitza; 11tik, 42ra arte, 0,422 eurotara; eta 42 metro kubikoak gaindituta, bakoitza 0,422 eurotara ordainduko da, hiru hilean behin fakturatuta.
Urbidek bere jendearentzako arretarako bulegoa Amurrion dauka, , Telefonica eraikinaren eta Laguntza elkartearen lokalaren alboan, eta bere arretarako telefono zenbakia 945.035035 da. Uztailaren 1etik aurrera, uraren gestioarekin erlazionatutako edozein kontsulta, helbide edo telefono zenbaki horretara, eta ez Artziniegako Udalera.
 
Udalak jakinarazi nahi du udal igerilekuak datorren astean irekitzea aurreikusita dagoela. 2021ean igerilekuak martxan jarri ondoren antzemandako akatsak konpontzen ari dira une honetan. Azkenik, Udalak modu subsidiarioan hartu behar izan du bere gain lan horiek egiteko ardura, eraikuntza-enpresak uko egin ondoren. Aste honetan bi ontziak beteko dira, dena zuzen dagoela egiaztatuko da, ondoren ura aztertuko da, eta Osasun Publikoak eskatutako dokumentazioa aurkeztuko da, oniritzia jasotzeko.
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02