Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
 
Hurrengo uztailaren 1ean, Artziniegako "uren hornidura, saneamendu eta arazketako Udal Zerbitzu integralak", URBIDE Ur Partzuergo Publikoak kudeatzera pasatuko du. Hau da, Partzuergo berriak, bere jarduketa-eremua gure eskualdetik, Aiaraldeatik, Araba osora zabalduko duena, izango da. Kudeaketa, ez da soilik hornidura eta saneamendu azpiegitura, matxurak edo konponketak edo putzu septikoetara mugatuko, ur kontsumoaren kobrantza, jendearentzako arreta, kontsulten ebazpena eta uraren kudeaketaren edozein izapide eta baimenen gestioa ere egingo ditu.
2022ko lehen sehilekoaren ur kontsumoaren kobrantza Udalak egingo duen azken izango da, hurrengoa, urrira aldera, Urbidek egingo du, zeinak kontagailuen irakurketa egingo du. Gogorarazten dizuegu aldaketa honekin, tasa sei hilabetero kobratzetik, hiru hilabetean behin egitera pasako dela. Baita ere, kontsumo tarteak eta uraren prezioak aldatuko dira orain arte egiten ari zen moduarekin alderatuta: seihilekoan 90m kubikora arte, 44,10 euroko tasa finkoa, eta hortik aurrera, metro kubiko ur bakoitza 0,53 eurotara ordaintzan zen, estolderiarengatik %6a eta %10eko BEZa gehituta. Aurrerantzean, kobrantza kontsumo tarteen arabera izango da: lehenengo 10m kubikoak, 0,221 eurotara kobratuko da bakoitza; 11tik, 42ra arte, 0,422 eurotara; eta 42 metro kubikoak gaindituta, bakoitza 0,422 eurotara ordainduko da, hiru hilean behin fakturatuta.
Urbidek bere jendearentzako arretarako bulegoa Amurrion dauka, , Telefonica eraikinaren eta Laguntza elkartearen lokalaren alboan, eta bere arretarako telefono zenbakia 945.035035 da. Uztailaren 1etik aurrera, uraren gestioarekin erlazionatutako edozein kontsulta, helbide edo telefono zenbaki horretara, eta ez Artziniegako Udalera.
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02