Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Udalak, kale, lorategi eta bideetan txakurren kaken kontzientziazio kanpainia hasiko du ekainaren bigarren aste honetan. Animalia horien jabe gehienek kaka horiek biltzeko betebeharra hartu zuten urte batzuetan, eta, ondorioz, bizitzeko eta paseatzeko herri garbi eta lagunkoi baten mantenuan inplikatu ziren. Horren ondoren, kezkaz ikusi genuen beren txakurren gorozkiak ez jasotzeko praktika ez gizalegezkoa udalerrian berriro ere oso agerian geratzen dela. Horregatik, herrian jarritako kartel kanpaina baten eta udaleko sare sozialetan dauden irudien bidez, jendea kontzientziatu nahi dugu animaliek eskubideak dituztela, baina jabeek betebeharrak dituztela; eta bat hori da. Beste honenbeste gertatzen da txakur askeekin aisialdirako guneetan, plazetan, La Barcenako kirolgunean edo Arteko landan, non animalien jabeen zentzura jotzen dugu jakiteko noiz lotu behar dituzten animaliak beste pertsona batzuen aurrean, zeinak eskubide osoa duten gogaituta edo deseroso sentitzeko txakur solteen presentziarekin.

Artziniegako lagun-egiteko animalien udal ordenantzak jasotzen du animalien gorozkiak jasotzeko beharra edo loturik eramatea. Badakigu oso zaila dela jasotzen dituen zigorrak aplikatzea gurea bezalako udal batentzat, baina bai guztion artean kontzientziatzea beste pertsona batzuekin bizi garela, eta zentzura jotzea. Guztion artean Artziniega garbiago eta errespetutsuago baterako elkarrekin lan egin dezakegu. Beraz, badakizu: "Zure txakurra paseatzen baduzu, jaso zure hamaiketakoa".

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02