Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Hiriko Ateko aparkalekuaren eta sarbidearen zolatze-lanak astelehenera arte atzeratuko dira, eguraldia dela eta.

Bien bitartean, aparkalekua itxita egongo da eta Hirigune Historikorako sarbidea berriz irekiko da lanei ekin arte.

Ezer baino lehen, barkamena eskatu, badakigulako aspalditik zaudetela udal igerileku berriak noiz irekiko zain. Azken asteetan ekainaren 19an, larunbata, ireki ahal izatea izan da gure asmoa. Hala ere, enpresa esleipendunak dokumentazio guztia entregatzen berandutzea, obra berme guztiekin jaso ahal izateko, eta osasun-eskakizunen arabera ura prest jartzeko lanak, kontuan hartuta ur tratamendu-sistema osoa gatz-arazketako sistema batera aldatu dela, ezin dugu gure helburua bete.

Instalazioak datorren astean zehar irekiko dira, obra jaso ondoren, uraren analisiek eta Osasun Sailaren oniritziak horretarako aukera ematen digutenean. Hala ere, instalazio berriak ireki ondoren, obra honek izan duen izapidetze konplexuari buruzko azalpenak emango ditugu. Azkenik, berriz ere barkamena eskatzen dizuet atzerapenagatik, eta espero dut igerileku berriak irekitzen direnetik aurrera uda honetan eta urte askotan izango dugula hauetaz gozatzeko aukera.

Joseba Vivanco Retes

Alkatea

Aurtengo jolas txokoetarako aurreinskripzioa formalizatu duten familiei jakinarazten diegu, bai izena eman dutenen kopurua handia delako, bai Eusko Jaurlaritzak haur bakoitzeko monitore-ratioak murriztu dituelako eta Udalaren interesagatik izena eman duten erroldatu guztiek zozketara jo beharrik izan gabe parte hartu ahal izan dezaten, jolas txokoen ordutegia 10:00etatik 13:00etara izango dela. Hasiera batean iragarritako orduen ordu erdian murriztu egingo da. Prezioa berdina izango da.

Horregatik, aurrez izena eman nahi duen familiaren batek atzera egin nahi badu, ekainaren 18ko 14:00ak baino lehen jakinarazi beharko du.

 
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02