Aurtengo jolas txokoetarako aurreinskripzioa formalizatu duten familiei jakinarazten diegu, bai izena eman dutenen kopurua handia delako, bai Eusko Jaurlaritzak haur bakoitzeko monitore-ratioak murriztu dituelako eta Udalaren interesagatik izena eman duten erroldatu guztiek zozketara jo beharrik izan gabe parte hartu ahal izan dezaten, jolas txokoen ordutegia 10:00etatik 13:00etara izango dela. Hasiera batean iragarritako orduen ordu erdian murriztu egingo da. Prezioa berdina izango da.
Horregatik, aurrez izena eman nahi duen familiaren batek atzera egin nahi badu, ekainaren 18ko 14:00ak baino lehen jakinarazi beharko du.
