Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Lana bilatzearen kontzeptu berri bat da, kontua ez da lana bilatzea eta itxoitea ea zerbait ateratzen den, baizik eta, ausnartzea bakoitzaren ezaugarri pertsonaletan eta zer lan lortu nahi dugun. Behin lan-helburu bat izanda, nola heldu helburua lortzeko. Oro har landuko dena: helburu profesional bat aurkitzea, zure ezaugarriak balioan jartzea, XXI. mendeko curriculum bat egitea, aurkezpen-gutunen garrantzia, lan-elkarrizketa bati nola aurre egin eta, azkenik, ekintzailetza eta autoenplegua.
Urriaren 16tik 27ra Artziniegan 16: 00etatik 19: 30era

 

384750181 718826170290084 2874934075495860667 n

Artziniegako Udalak, aurtengo iraileko jai herrikoien antolatzaileak, horien balantze positiboa egin du. Bertan, bereziki, programatutako ekitaldi gehienetara bertaratutako ikusle kopurua nabarmendu du, baita berrikuntza batzuen arrakasta ere, hala nola haurren makarroi-jana, lehen igande goizeko pilota jaialdia edo film laburren lehiaketaren ekimena, etorkizuneko jaietan sustatzen jarraitu beharreko ideia gisa.

Lortutako arrakastagatik eta bildutako jende kopuruagatik nabarmendu behar dira, besteak beste, play-backa, Kresala taldearen musika emanaldia, Pirritx eta Marimototsen haurrentzako ikuskizuna, bonbonen lasterketa eta bazkari herrikoiak. Porrotak ere izan dira, Fito eta Fitipaldisen omenezko kontzertua esate baterako, edo gabeziak, hilaren 8an bazkalostean zaharrenentzat dantzagarririk ez egotea adibidez. Eta zer esan eguraldiaz? Une batzuetan ospakizunak zapuztu zituzten ekaitz horiek deitoratzea, batez ere hilaren 10eko jaiaren amaiera.

Dakizuenez, Udalak inkesta bat egin du jai horiei buruz, eta 97 erantzun jaso ditugu, gehien-gehienek programarekin eta jaiekin gogobetetasuna adierazi dutelarik. Jaien balantzea eta inkesta horien alderdirik esanguratsuena hilaren 9an, 19: 00etan, osoko bilkuren aretoan egingo dugun bilera irekian azalduko dugu. Zuen iritzi eta ekarpenekin etortzea espero dugu.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu jaiak ahalik eta ondoen atera zitezen modu batera edo bestera lagundu duten pertsona, koadrila edo kolektibo guztiei. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu garaikurrekin, opariekin eta abarrekin kolaboratu duten denda eta tabernei, lehiaketa eta kirol-probetako sariak osatzeko. Eta aipamen berezia egiten zaio 2022ko txosnari, jaietako jarduera batzuek eragindako gastuak bere gain hartu dituelako.

Eta, azkenik, gure poza adieraztea, guk dakigula, jaietako hamar egunetan eraso sexistarik izan ez delako

Bilduma honen bidez, filmak filmatzeko eszenatoki izan diren udalerriak ezagutarazi nahi dituzte, Espainiako Estatuko probintzia bakoitzeko bat. Arabaren kasuan, ONCEk Udalari jakinarazi dio Artziniegako gure hiribildua hautatu duela Arabako ordezkari gisa hasierako Kupoi horretan agertzeko. Zorte handia ekarri eta Artziniega mapan jartzen jarraitzea espero dugu.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02