Bilduma honen bidez, filmak filmatzeko eszenatoki izan diren udalerriak ezagutarazi nahi dituzte, Espainiako Estatuko probintzia bakoitzeko bat. Arabaren kasuan, ONCEk Udalari jakinarazi dio Artziniegako gure hiribildua hautatu duela Arabako ordezkari gisa hasierako Kupoi horretan agertzeko. Zorte handia ekarri eta Artziniega mapan jartzen jarraitzea espero dugu.