Deialdi honen xedea, Artziniegako hileko merkatuan tokiko nekazaritzako eta abeltzaintzako artisau-produktuak edo tradizionalak saltzeko postuak esleitzea da. Produktu guztiak ekoizleak berak landu, ekoitzi eta/edo eraldatu beharko ditu zuzenean.
Eskabideak azaroaren 16tik abenduaren 2ra aurkeztu beharko dira, biak barne, eta eskabide normalizatuan Artziniegako Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (beheko solairua) aurkeztu beharko dira, edo udalaren egoitza elektronikoaren bidez.