Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Ezer baino lehen, barkamena eskatu, badakigulako aspalditik zaudetela udal igerileku berriak noiz irekiko zain. Azken asteetan ekainaren 19an, larunbata, ireki ahal izatea izan da gure asmoa. Hala ere, enpresa esleipendunak dokumentazio guztia entregatzen berandutzea, obra berme guztiekin jaso ahal izateko, eta osasun-eskakizunen arabera ura prest jartzeko lanak, kontuan hartuta ur tratamendu-sistema osoa gatz-arazketako sistema batera aldatu dela, ezin dugu gure helburua bete.

Instalazioak datorren astean zehar irekiko dira, obra jaso ondoren, uraren analisiek eta Osasun Sailaren oniritziak horretarako aukera ematen digutenean. Hala ere, instalazio berriak ireki ondoren, obra honek izan duen izapidetze konplexuari buruzko azalpenak emango ditugu. Azkenik, berriz ere barkamena eskatzen dizuet atzerapenagatik, eta espero dut igerileku berriak irekitzen direnetik aurrera uda honetan eta urte askotan izango dugula hauetaz gozatzeko aukera.

Joseba Vivanco Retes

Alkatea

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02