Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

2020 urtea, zeinen jada azken hilabetea bizitzen ari garen, zaila izan da zentzu guztietan, bakoitzak, neurri handiagoan edo txikiagoan jasan ditu osasun-pandemia horren ondorio kaltegarriak eta honek eragindako krisi ekonomiko eta gizarte krisi gogorrak.
Udal bezala ere gerrikoa estutzea eta aurreikusitako gastuak murriztea egokitu da. Urtearen erdialdean, udal talde guztiek aho batez onartu zuten gastuen partida jakin batzuk "izoztea", gastu-aurreikuspenak ez ukitzea, diru-sarreren beherakadari aurre egiteko beharragatik.

Orduan onartu genuen ez ukitzeko partida horietako bat Gabonetako argiztapena izango zela. Eta horrela izango da. Aurten ez da dirurik erabiliko gure kaleetako batzuei Gabonetako eta jaietako kutsu hori emango dien ohiko argiztapena jartzeko. Hala ere, horrek ez du esan nahi Artziniega argiztatuko ez dugunik. Horregatik, Udaletik -iaz bezala udal eraikinetako balkoietan bere argiak jarriko dituenak- zuen balkoia, leihoak, fatxada, lorategia... zuen Gabonetako argiekin apaintzera gonbidatu nahi zaituztegu. Nork bere kalea argiz apaindu dezala. Argiztapen hori bazter guztietara irits dadin. Herria egiteko modu bat ere izan dadila. Hemen jarraitzen dugula esatekoa. Gabonetan, azken batean, argia, pandemia honen tunelaren amaierako argi hori, zeu izan zaitezela. Guztiok izan gaitezen.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02