Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Bigarren Aukerak, Artziniegako Udalaren, Liburutegiaren, Arteko Gure Amaren eskoalren, Gaztelekuaren eta Jazokundeko parrokiaren laguntzarekin, arropa eta zapatak biltzeko kanpaina bat martxan jarri du. 

Hala nahi dutenek, arropa eta zapatak urriaren 15etik 25era bitartean utzi dezakete.

Biltokiak:

  • Udaletxea (9:00etatik 14:00etara)
  • Arteko Gure Ama Eskola  (sarrera 9:30 eta irteera16:30)
  • Liburutegia (10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara)
  • Gazteleku (18:00etatik 20:00etara)

Baliabide murritzak dituzten udalerriko familien artean banatuko dira bildutako artikuluak.

Emandako arropa eta zapatak garbi eta egoera onean egon beharko dira. Edozein arrazoirengatik ematen ez diren janzkiak Caritasen ontzian utziko dira.

Laguntza jaso nahi duten familiak jar daitezela harremanetan Udalarekin urriaren 15etik 25era bitartean.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02