Bihar, larunbata, ekainak 17, zabalduko dira Artziniegako udal Igerilekuak, 11:00etatik aurrera.
Prezioak aurreko urtekoak izango dira, kartelean ikusi dezakezu informazioa.
Igerilekuen informazio telefonoa 613269683 da..
Datorren larunbatean, ekainak 24, saio bikoitza izango dugu Gonzalo eta Sofia Martinen biola eta biolontxelo bikotearekin, goizez Angulo de Menako San Esteban elizan (Las Fuentes auzoan) eta arratsaldez Artziniegako Agustindarren Komentuko patioan. Lutoslawski, Bach, Beethoven eta Knoxen obrak interpretatuko dituzte.
Sarrerak salgai www.mendietakultura.com webgunean eta kontzertuaren egunean bertan ordubete lehenagotik.