Larunbatean, Enrike Solinís eta Euskal Barrokensemble egongo dira gurekin. "Hego koloreak" programa, gitarrako dantza barrokoetan ardaztuta, ekarriko digute. Enrike Solinís Aspiazu, nazioarteko hainbat lehiaketatan saritua izan da gitarrista klasiko modura eta gaur egungo hari pultsatuko nazioarteko interpreterik moldakor eta baloratuenetakoa da. Euskal Barrokensemblek nazioarte-mailan lekua egitea lortu du azken urte hauetan.
Larunbata, uztailak 1, 20etan
Arteko Santutegia (Artziniega, Araba)
Sarrerak: 7€, Salmenta online, www.mendietakultura.com webgunean, edo presentziala kontzertuaren ordu bat baino lehen.