Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

 Aurreko legegintzaldian LED argiztapena duen argiteria publikoaren sarea erabat berritu ondoren, eta ikastetxearen, frontoiaren edo kiroldegiaren argiztapena ere aldatu ondoren, hurrengo urratsa udal-estalkietan enegria fotovoltaikoa instalatzearen aldeko apustua egitea izango da. Zehazki, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzari dirulaguntza eskatu zaio uda honetan Arteko Gure Ama zentro esakolarreko teilatuan panelak jartzeko, 36.700 euroko kostuarekin. Era berean, beste kokaleku batzuetan (frontoian eta kiroldegian) instalazioa aurten bertan egitea aztertuko da, proiektu bakoitzaren proposamenak eta aprobetxamenduak aztertu ondoren.


Urtarrilaren 2tik eta otsaliaren 1ra bitartean, Artziniegan erosteak saritzen zaitu!
Atxikitutako saltokietan, erosketaren 10€ bakoitzeko zozketarako txartel bat emango dizute 
Txartela bete eta Udaletxeko edo Liburutegiko kutxetan utzi.
Otsaliaren 3an herriko saltokietan gastatzeko 100€-ko 15 sari eta 250€-ko bi sariren zozketa egingo dugu!!! 
415779293 775094717996562 7493875421185356487 n

 Udalak ArquiRest enpresari esleitu zizkion obrak (udal zaharreko balkoia konpontzeko lanak egin zituen enpresari berari), 48.382,01 euroren truke. Obra horiek jarraipena ematen diete azken urteotan hirigune historikoan irisgarritasunaren arloan egin diren jarduerei. Kasu honetan, helburua Goiko Plazan sartzea erraztea zen, kontsultategia eta adineko pertsonentzako lokala bertan baitaude. Obra horiek 7.431 euroko dirulaguntza jaso dute Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailetik. Legegintzaldi honetan, irisgarritasuna hobetzen jarraituko da udalerriko beste toki batzuetan. Duela gutxi, Udalak dirulaguntza eskatu du udalerriko Irisgarritasun Plan Integral berri bat idazteko, aurrekoa ordeztuko duena, 2008an idatzia. Plan berria izango da datozen urteetan jarduerak gauzatzeko gida.

414673373 773782148127819 8403534506958446926 n

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02