Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

 Udalak ArquiRest enpresari esleitu zizkion obrak (udal zaharreko balkoia konpontzeko lanak egin zituen enpresari berari), 48.382,01 euroren truke. Obra horiek jarraipena ematen diete azken urteotan hirigune historikoan irisgarritasunaren arloan egin diren jarduerei. Kasu honetan, helburua Goiko Plazan sartzea erraztea zen, kontsultategia eta adineko pertsonentzako lokala bertan baitaude. Obra horiek 7.431 euroko dirulaguntza jaso dute Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailetik. Legegintzaldi honetan, irisgarritasuna hobetzen jarraituko da udalerriko beste toki batzuetan. Duela gutxi, Udalak dirulaguntza eskatu du udalerriko Irisgarritasun Plan Integral berri bat idazteko, aurrekoa ordeztuko duena, 2008an idatzia. Plan berria izango da datozen urteetan jarduerak gauzatzeko gida.

414673373 773782148127819 8403534506958446926 n

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02