Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Euskaraldia hortxe dugu ate joka eta Artziniegan izango dugu non euskaraz gozatu... ahobizi edo belarriprest baldin bazara, adi datozen egunetako egitarau osoari

 

Euskaraldia Artziniegan

Artziniegako auzoetako bizilagun guztiei jakinarazten zaie azaroaren 21etik 28ra bitartean izena eman ahalko dutela dagokien egurketa-esleipenaren onurak jasotzeko. Epe hori amaituta ez dira eskaerarik onartuko.

Izena ematean egurketaren zenbatekoa ordiandu beharko da (15 euro)

Halaber, Artziniegako hiriguneko bizilagunei jakinarazten zaie, azaroaren 21etik 28ra burutu ahalko dela ezohiko aprobetxamendua eskatzeko izen-ematea, bereziki Badogako zonaldeko Ameriketako haritzari dagokionez.

Mozketa honen xedea da hostozabal autoktonoari lehiakideak kentzea eta etorkizun gehiago duten Amerikako haritzen hazluntza bultzatzea. 

Izena ematean ezohizko aprobetxamenduaren zebatekoa ordaindu beharko da (30 euro).

BALDINTZAK:

  • Zuhaitzen mozketa 2019ko urtarrilaren 1etik martxoaren 15era burutuko da
  • Mozketa amaitu eta hurrengo astean, egurketaren aprobextamendu zuzena berrikusiko da. Egurketaren aprobetxamendua egin ez bada, edo behar bezala egin ez bada, ezingo da egurrik eskatu hurrengo bi urteetan zehar.
  • Arrazoi justifikatu baten ondorioz egurketaren aprobetxamendua burutu ezingo balitz, idatziz eskatu ahalko da egurketa hori 2019ko abenduan aprobetxatzea.
  • Egurketa zenbakiz mugatuta egongo da eta moztu beharreko zuhaitzak edo adarrak margoz adieraziko dira.
  • Adierazi ez diren zuhaitz lehorrak ez dira aprobetxatuko biodibertsitatea sustatze aldera.
  • Eskuratutako egurra menditik jaitsiko da pistak egoera egokian daudenean, pistak ez kaltetzeko moduan. 

 

Udalerri honetako lur publikoetan bazkatzen den aziendadun herritar guztioi jakinarazten zaie, gaur hasi eta azaroaren 28ra bitartean Udaletxera jo dezaketela azienda horri dagokion inskripzioa egitera. Izen ematearekin batera azienden berrikoen kopurua adierazi beharko da.

Debekatuta dago ahuntzak larratzea herri-onurako mendian.

Abendiaren 16tik martxoaren 31ra bitartean debekatuta dago artzaintzan ibiltzea erabilera publikoko mendietan.

TASAK (azienda izena emateko momentuan ordainduko da)

AZIENDA MOTA KUOTA BURUKO
ARDIAK 1.40 euro
 ZALDI, ASTO ETA MANDOAK  10.89 euro
 BEHIAK  10.89 euro

 

Egutegi honetan ez da barne hartu 10. zka daraman erabilera publikoko mendia Urtale eta El Acebal. Bertan neguko larratzea baimenduta dago 70 zaldira arte, Mendi Sailak ezarritako eta Udalean kontsultatu ahalko diren baldintzen arabera (1056/15 espedientea)

Azaroaren 25ean Euskal Herriko 4x4 sokatira txapelketa egingo da kiroldegian.

Goizeko 11:30etan hasik oden hitzorduan tirada desberdinak ikusteko aukera izango dugu: batetik emakumenzkoen kategorian (260 kg) parte hattuko duten 10 taldeenak, eta bestetik gizonezkoen kategorian (300 kg) parte hattuko duten bederatzi taldeenak.

 

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02