Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Arabako Txirrindularitza Federazioak Emakumeen Arabako I. Bira antolatu du Aiara, Artziniega eta Amurrioko txirrindularitza elkarteekin batera eta Artziniega, Okondo  eta Amurriko Udalen eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.

Emakumeen Arabako I Bira maiatzaren 8an aurkeztuko da Gasteizen, 11:30etan.

Emakumeen I Birak hiru etapa izango ditu eta hirurak Aiaraldean. Lehenengoa, maiatzaren 10ean, Artziniegan izango da; bigarrena, maiatzaren 11, Okondon eta azkena, 12an, Amurrion.

Garrantzitsua da Emakumeen I Bira martxan jartzea, eta Aiaraldean izatea, aukera izango delako emakumeen kirolaren alde egiteko, euren parte hartzea bultzatu, bistaratu eta aitortzeko, eremu guztietan egon daitezen, genero estereotipoak eta mugak gaindituz.

Beraz, Artziniegako Udalak gonbidatu nahi ditu herritarrak Artziniegako etapa ikustera eta emakume txirrindulariak animatzera. Artziniegako etapa lehena izango da, ostiralean, maiatzak 10ean eta arratsaldeko 17:00etan hasiko da.

Iragan hilaren 2tik, maiatzaren 10era, ostirala, bitartean, Artziniegako Haurreskolarako matrikulazio epea zabalik da.

Interesdunek jakin bezate, matrikulazio orriak eskuragarri direla zentroan bertan.

Informazio gehiagorako: http://www.haurreskolak.eus/centro?id=219

 

 

 

Arabako Foru Aldundiak adostu berri du, merkataritza hobetzeko inbertsioak egiteko laguntza lerroaren 2019ko ekitaldirako deialdia.

  • ERAKUNDE ONURADUNAK: Erakunde onuradunak izan daitezke honako hauek:
  1. Langile autonomoak, baldin gehienez ere 8 enplegatu badituzte.
  2. Sozietate zibilak edo ondasun erkidegoak, gehienez ere 9 autonomoz osatuak.
  3. Merkataritza sozietateak, baldin enpresan dituzten partaidetzak autonomoen araubide berezian kotizatzen duten gehienez ere 9 langileri badagozkie. 
  • BETEBEHARRAK: Erakunde onuradunek gutxienez salmenta puntu bat eta/edo zerbitzu fisikoak eduki behar dituzte Arabako udalerrietako merkataritzarako etxabeetan; eta txikizkako merkataritzaren eta zerbitzu pertsonalen sektorekoak izan beharko dira.
  • EPEA: Eskaerak aurkezteko 30 egun naturaleko epea egongo da, deialdia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Informazio gehiagorako dekretua erantsita:  Link

Katekesi taldeak, tradizioari so eginda lore eskaintza egingo du datorren igandean, maiatzak 5 Arteko Gure Amaren santutegian, Amaren eguna dela eta. Eguerdiko 12:00etan santutegian bertan meza santua ospatuko da. Antolatzaileek lore eskaintza zein meza santuan parte hartzera dei egiten die nahi duten herritarrei.

Hamaiketako mezarik ez da izango parrokian.

Artziniegako Udalak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz, eta 2019 urte honetako nagusien gelak ekimenaren testuinguruan, hitzaldia antolatuko du, datorren astelehenean, maiatzak 6, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Udaletxe Zaharrean. Hitzaldiak, erdaraz izango dena, "Buen trato a las personas mayores" du izena.

Hitzaldia Brígida Argotek eskainiko du eta bertan entzule gisa parte hartzeko ez da sosik ordaindu beharko.

Informazio gehiagorako 945 39 63 53 telefonoan.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02