Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Udal honek, 2021eko urriaren 14ko ohiko bilkuran, erabaki zuen hasierako onespena ematea udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskineko c) epigrafearen (udal bide publikoen lurzoruaren, lurgainaren zein lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia) 1. apartatua aldatzeari.

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da. Iragarki hau ALHAOn argitaratu (Azaroak 4)eta hurrengo egunetik aurrera hogeita hamar egun izango dira interesdunek egoki iritzitako alegazioak eta oharrak egin ahal izan ditzaten. Egun horietan aipatutako erabaki horren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada, erabaki hori behin betiko bihurtuko da.

Artziniegako Udalak, Artziniegako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearekin lankidetzan, udaletxe zaharreko bigarren solairua gaitu du udalerriko 65 urtetik gorako pertsonek eta pentsiodunek erabiltzeko eta gozatzeko. Gaur egun, 347 dira 65 urtetik gorako pertsonak Artziniegan erroldatutakoak daudenak. 2020ko martxoan osasun-larrialdia deklaratu zenetik, kolektibo horrek ez zuen biltzeko lokalik; beraz, larrialdi hori amaitu ondoren, eta bi aldeek izandako elkarrizketen ondoren, espazio hori behin-behinean eta behin betiko kokalekua izan arte egokitzea adostu da.

Lokala azaroaren 10ean irekiko da, asteazkenean, eta aurrerantzean egunero irekiko da, 16:30etik 20:00etara. Elkarteak ate irekien jardunaldi bat egingo du azaroaren 13an, larunbata, 18:00etan.

Udaletik eskerrak eman nahi dizkiogu Elkartearen Zuzendaritza Batzordeari, eta espero dugu aurrerantzean gunea gure adinekoek eskatzen duten sozializazio eta dinamizazio leku berri hori bihurtzea.

252007835 6428874443821274 4973267452178153174 n

Udal honek, 2021eko urriaren 14ko ohiko bilkuran, erabaki zuen hasierako onespena ematea Artziniegako Udalaren kaleen, landa bideen, baso pisten, lursailen eta mendien aprobetxamendu berezia arautzen duen ordenantzari.

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da. Iragarki hau ALHAOn argitaratu (Azaroak 4) eta hurrengo egunetik aurrera hogeita hamar egun izango dira interesdunek egoki iritzitako alegazioak eta oharrak egin ahal izan ditzaten. Egun horietan aipatutako erabaki horren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada, erabaki hori behin betiko bihurtuko da.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02