Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
 
Astelehen honetan, uztailak 17, hasiko dira Kultur Etxearen eraikina eraberritzeko lanak, gutxienez urtebeteko iraupena izango dutenak. Denbora horretan guztian zehar, Goienkaletik ibilgailuen zirkulazioari eragingo zaio, eraikin horren aurrean dagoen aparkalekua kenduko da, parrokiaren aurrean ere ezingo da aparkatu eta Goienkale eta Artekale arteko kantoitik pertsonen joan-etorria etengo da. Aldaketa horiek pixkanaka gertatuko dira hemendik aurrera.
Eraikina batez ere barrualdean berrituko da, baina estalki osoa ere aldatuko da. Udal ekimen garrantzitsua da, denboran luzatuko dena, baina etorkizunean Artziniegari espazio berri eta berritu bat eskainiko diona, gizarte eta kultur jarduera ugari garatzeko.
Udal liburutegiko eta eguneko arretarako zentroko egungo zerbitzuak beste gune batzuetara lekualdatuko dira egun hauetan, behin-behinean. Liburutegiaren kasuan, jendeari arreta emateko gune gisa, KZ Gunea barne, udaletxe zaharreko beheko solairuan kokatuko da; eguneko zentroaren kasuan, Iturrialde taberna zaharrera lekualdatuko da, datorren urtean Geltoki Plazan eguneko zentro berri bat izango dugula espero dugun arte.
Jarduera garrantzitsu honek, ikusten den bezala, espazio aldaketa ugari ekarriko ditu hainbat jarduera garatzeko: liburutegia, eguneko zentroa, ikastaroak, etab. Hori ez da batere erraza izango lokalen behar guztiei behin-behineko erantzuna emateko. Horregatik, ulermena eta pazientzia eskatzen diegu bai obrak berak eragingo dietenei, bai ikastaroak edo tailerrak egiteko beste gune alternatibo batzuetara egokitu behar dutenei.
Espero dugu sortutako eragozpenak Artziniegako ekipamenduen hobekuntza nabarmenarekin konpentsatuko dela.
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02