Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Adi herritarrok izan ere arropa uzteko edukiontziak kokapen berrietara lekutu baitituzte:

1.- Jauregiaren Urbanizazioko edukiontzi-zonaldea.

2.- Futbol-zelai zaharra. Eguzkimendi alboko edukiontzi-zonaldea.

Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, bihar asteartea, irailak 19, goizeko 9:30etan hasi eta 13:30etara bitartean gutxi gorabehera, ur horniketa zerbitzua eten egingo dela hurrengo puntu hauetan:

- Artziniega, herria eta bere kaleak

- Eskartza auzoa

- Barretaguren auzoa

- Ureta auzoa

- Soxoguti

Ur etena, ur sare nagusian egin beharreko lanak direla eta egingo da. 

Artziniega osoa dotore-dotore jantzi eta apainduko da, bihar bertan Urira hurbiltzen diren pertsona guztiei, denboran bidaia bat egitera gonbidatu eta Antzinako Merkatuaren XX. edizioan murgil daitezen. Horratx, jardunaldiko egitarau osoa: 

Antzinako Merkatuaren egitaraua 2017

Datorren ostegunean, irailak 21, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Udaletxeak, Berdintasunerako foroaren batzarra hartuko du. Hitzorduaren helburua, foroaren puntu azpimarragarrienak elkarte zein norbanakoei hurbiltzea izango da.

Artziniegako Udalak antolatutako hitzordua.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02