Atzo arratsaldean udalerriko oinarrizko zerbitzu publikoen alde egindako kontzentrazioan, Udalak jakinarazi zuen ez dagoela Correosen berririk, baina bai Elkargoari buruzko berriak. Aste honetan, ikastetxeko zuzendaritzak dimisioa jakinarazi zion OOGri, Hezkuntza Sailak datorren ikasturterako erabaki dituen zuzendaritza- eta kudeaketa-lanen ordu-murrizketen ondoren. Egoera horren aurrean, Udalak bilera bat eskatu dio Hezkuntzari datorren astean, eta Hezkuntza Sailak onartu egin du. Bilera horretara Udaleko ordezkari bat eta Ikastetxeko familietako bat joango dira. Berritasunen berri ematen jarraituko dugu.