Aiaraldea eskualdea 2025eko Kirol Alternatiboen Mundialitorako lehen Sailkapen Txapelketaren puntu neuralgikoa izango da asteburu honetan. Txapelketa honetan eskualdeko bost udalek eta Aiarako Koadrilak parte hartuko dute. Hilaren 25ean eta 26an, 16 taldek hartuko dute parte, eta talde bakoitzak lau kiroletan jokatu beharko ditu partidak: Artzikirol, Datchball, Goubak eta Kabaddi.
Artziniegak hartuko du ostiral honetan, 21:00etatik aurrera, Toñin Luengas pilotalekuan, parte hartuko duten taldeei ongietorria egiteko ekitaldi ofiziala. Eta igandean, 14:00etatik aurrera udal kiroldegian, modalitate ezberdinetako finalak. Txapelketa honetan Artziniega talde batzuekin ordezkatuta egongo da. Espero dezagun Artziniegako onena eskaintzea egun hauetan bisitatzen gaituztenei.