Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
 
"Arabako herriak. Amamengandik bilobengana" dibulgazio turistiko eta kulturaleko proiektu berri bat da, Arabako herrien erakargarritasun historiko, natural eta gastronomiko nagusiak ezagutarazteko, eta tokiko memorian sakontzeko, ahots ahaztuenen bitartez: amonen ahotsa.Ekimena gaur aurkeztu dute Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismoko foru diputatuak eta Inma Roiz eta Itziar Herrán proiektuaren sustatzaileek. Artziniegako Udalak parte hartzen du proiektu horretan, Agurain, Añana, Amurrio, Asparrena, Barrundia, Kanpezu, Bastida, Urizaharra eta Gaubeako udalekin batera.
Lehen fasean, Añana, Amurrio, Artziniega, Asparrena, Barrundia, Kanpezu, Bastida, Urizaharra, Agurain eta Gaubea udalerriei buruzko hamar gidaliburu-koaderno argitaratuko dira. Gida-liburuxka horiek turismo-bulegoak eta beste gune interesgarri batzuk egongo dira eskuragarri.
Informazio hori paperean argitaratutako liburuxketan dago jasota, 30 orrialde ingurukoa. Interesa duten pertsona guztiek   eskura ditzakete, baita eduki gehigarriak ere, arabakoherriak.com web atarian.
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02