Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Sariketaren helburua eta esentzia ondoen mamitzen dutela deritzen hirurak aukeratuko ditu epaimahaiak aste honetan. Hurrengo ostiraletik, hilak 17, eta 20a eta 24a bitartean egongo dira hiru artelanak (gainontzekoekin batera) publikoarentzat ikusgai, goizez eta arratsaldez, Udal Liburutegian, Artziniegan erroldatutako hamasei urtetik gorakoek hiruretako baten alde bozka dezaten.

Epaimahaikideak honako hauek dira: Alejandro Quincoces, Teresa Lafragua, Aintzane Iturribarria, Alberto Martínez Gutiérrez-Barquín eta Kultura batzordeko zinegotziak diren Miren López eta Eduardo Villanueva. Puntuaketaren %70 haien botoari dagokio, eta gainontzeko %30 herritarrenari. Maiatzaren 30an emango da jakitera lehiaketaren irabazlea.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02