Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara


Artziniegako Udalak Administrazio Publiko Elektronikoa arautzen duen udal-ordenantza bat egingo du. Ordenantza horren xedea da Artziniegako Udalaren eremuan administrazio-jardueraren eta pertsonen eta Administrazio Publikoaren arteko harremanen funtzionamendu elektronikoari dagokionez urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak eta horiekin bat datozen gainerako xedapen osagarriek ezartzen dituzten eskubide eta betebeharrak gauzatzeko beharrezkoak diren elementuak arautzea, eta herritarrei gardentasunaren, parte-hartzearen, hurbiltasunaren eta zerbitzuaren printzipioak modu eraginkorragoan lortzea.


Aldez aurreko izapide gisa, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133. artikuluaren arabera, "lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin aurretik, kontsulta publiko bat bideratuko da, administrazio eskudunaren web-atariaren bidez, eta, bertan, etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektu eta antolakunderik adierazgarrienen iritzia jasoko da".


Hori dela eta, Udal honek Ordenantza horretara edozein ekarpen egin nahi duten pertsonei dei egiten die Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, edo udal bulegoetan edo Udalaren webgunean bertan eskuragarri dauden kanalen bidez idatziz, ekarpenaren goiburuan honako hau adieraziz: Proposamena Artziniegako Udalaren Administrazio Publiko Elektronikoa arautzen duen Udal Ordenantzari


Proposamenak jasotzeko epea 2024ko otsailaren 12an amaituko da.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02