Krosa eskola-umeentzat izango da eta hiru kategoriatan banatuko dira, honako ordutegi hauetan lehiatzeko:
- 11:00 HAUR KATEGORIA edo SUB 14 mutilak 2.500 m
- 11:15 HAUR KATEGORIA edo SUB 14 neskak 2.500 m
- 11:30 KIMUAK edo SUB 12 mutilak 1.500 m
- 11:45 KIMUAK edo SUB 12 neskak 1.500 m
- 12:15 BENJAMIN edo SUB10 mistoa 1.200 m
Era berean, lasterketa txiki bate do jolas festa egingo dugu etxeko txienenentzat (2016az geroztik jaiotakoak); 400 metroko luzera izango du. Nahi dutenek aita edo amarekin lagunduta parte hartu ahal izango dute.
Izen-emateak gaurtik hasita egin beharko dira, urtarrilaren 24ko 20:00ak bitartean, derrigorrean esteka honetan 2011 eta 2011 artean jaiotakoentzat. Epe hori pasatuta ezin izango da inor gehiago apuntatu:
Eta txikienak esteka honetan:
Azkenik, benetan eskertuko genuke jendeak zirkuituaren montaje eta desmontdajean esku bat ematea; ez du luze joko. Animatzen dena jarri dadila mesedez hartu-emanetan IGEaren posta elektronikoz edo whatsappez. Geratzeko ordua aurreko egunetan jakinaraziko da.
Eskerrik asko!