Karlos Subijana albokari arabarrak, 40 urte baino gehiago agertokietan eman ondoren, bere ametsetako bat betetzen ikusten du: Arabako zazpi kuadrilletan kontzertu bira. Larunbat honetan hitzordua Artziniegako santutegian. Xabier Martinez Otxagabia biolin jotzaileak eta Xuxurlaka bikoteak (Patxi Villenek, irlandar instrumentuekin, eta Ainara Morenok harpan) lagunduta egingo du.