Udalak jakinarazten du Arteko landako udal tabernaren errentamendua hutsik geratu dela uda honetan irekitzeko, ez baita eskaintzarik aurkeztu. Aurrerantzean inor interesatuta balego, Udalarekin harremanetan jar daiteke. Gogoratu errenta hilean 60 euro gehi BEZa dela, eta gutxienez asteburuetan ireki behar dela.