Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara



Artziniegako Udalak, AEME merkatarien elkartearekin elkarlanean, zozketa bat antolatu du Hileko Azken Igandeko tokiko ekoizleen merkatu bakoitzean. Zozketa horrekin beste ekimen bat bultzatzen da, kasu honetan, erosketak tokiko merkataritzan sustatzeko, elikadurarekin edo ostalaritzarekin zerikusirik ez dutenetan.

Merkatuan parte hartzen duten ekoizleen artean aukeratutako produktu-sorta bat izango da saria, 50 €-koa.

Txartelak AEMEri atxikitako saltokietan eskuratu ahal izango dituzu, hortz-klinika, Artea opariak eta Eva eta Eguzkilore ile-apaindegietan. Aurreko hilabetean, 10€ edo gehiagoko erosketa bakoitzeko zozketan parte hartzeko txartel bat emango da. Txartelak Azken Igandeko Merkatuaren egunean jarritako kutxab utzi ahal izango dira, 10:00etatik 13:30era, zozketa egingo den momentuan.

Lehen zozketa datorren apirilaren 30ean egingo da merkatuan, eta astelehenetik aurrera, hilak 17, banatuko dira txartelak dendetan.

Gure beharretarako ere… Artziniegan Bizi eta Erosi!

336546310 1402087760577628 7577183761356295452 n

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02