Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
 
Udalak, Eusko Jaurlaritzaren Trafikoari kontsulta egin ondoren, Hirigune Historikoan aparkatzeko ohiko bi guneri buruz dauden zalantzak azaldu nahi ditu: Barrenkaleko 12. eta 14. zenbakien aurrean dagoena eta Geltoki Plazarako hiru kaleen elkargunean dagoen Valle Etxe ezagunaren aurrealdea.
Aparkatzeko guneek dagokien seinalearekin seinaleztatuta egon behar dute; beraz, bi guneetan, gaur egun, debekatuta dago aparkatzea, eta Ertzaintzak isunak jar diezazkieke bertan aparkatuta dauden ibilgailuei, ez baitago aparkatzeko aukera dagoela adierazten duen seinalerik, mugikortasun mugatuko pertsonentzat gordetakoa izan ezik. Ahal bezain laster, seinale bat jarriko da Barrenkaleko gunean aparkalekua ahalbidetzeko, pasabide-seinalea dagoen lekuetan izan ezik.
(Gorriz markatuta, aipatutako bi eremuak).
335154130 598901175423156 5650396510305055366 n
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02