Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
 
Urbide Ur Partzuergoak du, 2022ko uztailetik, Artziniegako uraren hornidurako eta saneamenduko ura kudeatzeko eskumena. Tarifa-sistemaren barruan, hobari bat dago aurreikusita familia ugarientzat.
Zerbitzuak ematea arautzen duen Ordenantzaren 26. artikuluak honako hau jasotzen du:
“Ur-hornidurako eta saneamenduko tarifen hobari-kasuak:
1. Legez onartutako familia ugariaren ohiko bizilekua den etxebizitzaren etxeko kontsumoa likidatzeko, aurreikusitako etxeko erabileretarako tarifaren bigarren kontsumo-tarteari dagozkion tarifak aplikatuko dira. Hobaria fakturazio-datan aplikatuko da, betiere eskatutako baldintza betetzen bada eta kontratuaren titularrak familia ugariaren titulua badu.
2. Hobari-irizpide bera aplikatuko da saneamenduaren zerga-oinarria kalkulatzeko ere.”
Beraz, familia ugariaren titulua duten familiek hobari horretaz baliatu ahal izango dute, Partzuergoari lehenbailehen jakinaraziz: https://urbide.eus/eus/atencion-ciudadana.php
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02