Udaleko langileek Laudioko pabilioi batera eraman dute gaur Artziniegako jendeak egunotan emandako arropa eta elikagai laguntza guztia, bilketa bultzatu zuen herritarren ekimenarekin elkarlanean.
Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak kudeatuko du laguntza hori, Turkiako eta Siriako lurrikarek kaltetutakoentzat.