Gazta, eztia, euskal pastela, kremak eta xaboiak, barazkiak, txakolina... Artziniegako igandeetako tabernetako giroa laguntzeko.
Gainera, igande horretan, Aiarako Kuadrillako birziklatzeari buruzko "Birziklatu" kanpaina Artziniegan izango da. Hilaren 29an, informazio-gune bat egongo da. Bertan, tailer eta jolas desberdinen bidez, bertaratzen diren pertsonen parte-hartze aktiboa bilatuko da, birziklatzearen garrantzia eta beharra azpimarratzeko eta egon daitezkeen zalantzak argitzeko. Etxean erabiltzeko miniglu dibertigarri eta tokiko produktuen saski bat lortu ahal izango duzu!
