Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Udalak bide publikoaren erabilera eta garbiketa eta hiri-paisaiaren babesa arautuko dituen udal-ordenantza berria onartzeko izapideei ekin nahi die. Aurretiazko izapide gisa, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133. artikuluaren arabera, honako hau ezartzen da: «Lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin aurretik, kontsulta publiko bat bideratuko da administrazio eskudunaren web-atariaren bidez, eta etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta antolakunderik ordezkagarrienen iritzia jasoko da».

Herritarrek eskubidea dute udalerriko bideak eta espazio publikoak libreki erabiltzeko, eta haien askatasuna errespetatu behar da. Eskubide hori mugatzen dute ondasun publikoen erabilerari buruzko xedapenek eta beste pertsona batzuk eta ondasun pribatuak errespetatzeko betebeharrak. Azken batean, bide publikoko gizalegezko jokabidea, gainerako pertsonekiko errespetua, ondasun publiko edo pribatuekiko errespetua, eta bide publikoaren nahiz higiezinen edo lursailen garbiketa eta mantentzea jasotzen dituen ordenantza bat da.


Hori oinarri hartuta, Udal honek dei egiten die Ordenantza horri ekarpenak egiteko interesa dutenei, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, edo udal-bulegoetan idatziz edo Udalaren webgunean bertan eskuragarri dauden bideak erabiliz, ekarpenaren goiburuan honako hau adierazita: Bide publikoaren erabilera eta garbiketa eta hiri-paisaiaren babesa arautzen duen Auzokidetzako Ordenantzari egindako proposamena.


Proposamenak jasotzeko epea 2023ko urtarrilaren 31n amaituko da.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02