Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
 
• Kontratazioak, “Oreka eta ekitatea berreskuratzeko lurralde proiektu berriak. Kolektibo Zaurgarriak” Lanbideko programaren baitan egingo dira
• Programak Europar Batasuneko Next Generation Funtsen finantzaketarekin kontatzen du
Aiarako Kuadrillak 27 pertsona kontratatuko ditu hurrengo sei hilabetetan zehar Lanbideko “Oreka eta ekitatea berreskuratzeko lurralde proiektu berriak. Kolektibo Zaurgarriak” programaren bidez. Toki ekimen hau Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Planari dagokio eta Europar Batasuneko Next Generation Berreskurapen Funtsen finantzaketarekin kontatzen du. Bere helburu nagusia kolektibo zaurgarrien eta/edo esklusio arriskuan daudenen enplegu prestakuntza izango da.
Eskainitako postuen gaineko iragarkiak Lanbiden argitaratuko dira ekainaren lehenengo hamabostaldian eta Aiarako Kuadrillako udalerritan gauzatuko dira. Hain zuzen, Laudio, Artziniega, Aiara, Okondo eta Amurrio dira eremuaren arabera lan-profil ezberdinez osatutako programa garatuko dutenak. Laudion 45 urtetik gorako 9 pertsona kontratatuko dira; aldiz, Artziniega, Aiara eta Okondo udalerrietan halaber 45 urtetik gorako 8 pertsonekin konatuko dute. Amurrion, bestalde, esklusio arriskuan dauden 10 pertsona kontratatuko dira.
Bete beharreko zereginak askotarikoak dira: lorezaintza, sastraka kentzeak, garbiketa, pintura, hiri-altzarien eta antzekoen mantenua bezalako esku-lanak. Kontratu horiek 6
hilabeterako izango dira, lanaldiaren % 75arekin, derrigorrezkoa izanik lanalditik kanpo gutxienez 80 orduko prestakuntza egitea.
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02