Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
 
Gaur, Toñin Luengas frontoian aurkeztu dute Artziniegako hiribildu aitorpenaren 750. urteurrenaren egitaraua. Berez, jadanik hainbat ekintza burutu dituzte hileko maiztasunarekin, baina maiatzetik urrira arte -azaroaren 2an izango da urteurrena- jarduera gehienak izango dira eta hemendik aurrera indarra hartuko dute.
Hori guztia antolatzeko herritarren batzorde irekia deitu zuen Artziniegako Udalak eta gaur talde horretako bi kidek hartu dute hitza alkatearekin batera. Gogoratu dute Alfonso X. erregeak eman ziola herriari hiribildu akta eta alkateari egokitu zaio ekintzak zerrendatzea. Aurkezpena hasi baino lehen herriko pentsiodunen elkarteak txorizo jana antolatu du.
Berez, ez dituzte xehetasun guztiak eskaini, kartela prestatzen ari baitira informazio guztia zabaltzeko, baina hainbat jarduera aurreratu dituzte:
Maiatzaren 1ean, artearen ibilbidea 15 sortzaileren lanak ikusteko. Maiatzean bertan hiribilduko historiari buruzko erakusketa irekiko dute Jazokundeko Parrokian eta Bleibet Abesbatzak hiru kontzertu eskainiko ditu.
Ekainean pintxo lehiaketa, Fernando Vallejoren argazki erakusketa, eta Benjamin Respaldizak idatzitako antzezlanaren aurkezpena. Halaber, Mendieta Kultura Elkarteak kontzertua eskainiko du eta guztira bost izango dira aurten.
Uztailaren 9an Arciniega abizena duten lagunen topaketa egingo da eta Floren Bombinen erakusketa ere ikusgai egongo da. Artziniegako argazki zaharrak bilduko dituzte bertan.
Irailean Antzinako Azokaren edizio berria helduko da eta historiari buruzko hitzaldiak egongo dira hilero. Liburutegiak egitarau berezia prestatuko du eta azaroaren 30ean herri bazkaria egingo dute.
Urrian artziniegarrek aukera izango dute mezu bat uzteko 'denboraren ontzian'. Herritarren mezuak eta argazkiak pilatuko dituzte bertan, eta ez da berriro irekiko 2072ko azaroaren 2ra arte. Hau da, 50 urte barru, hiribilduak 800 urte betetzean.
PRESENTACION
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02